Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat, baita zuri buruzko informazioa bildu, erabili eta partekatzeko moduaren gardentasuna ere. Pribatutasun-politikaren helburua da zuri honako hau, batik bat, ulertzen laguntzea:
NAVARRA DE SERVICIOS Y TECNOLOGÍAS SAUren datuak babesteko araudian xedatutakoari jarraikiz (aurrerantzean, NASERTIC), web-gune honetan sartzeko ezinbesteko baldintza da 14 urte baino gehiago izatea. 14 urtetik beherakoa bazara eta web-gune honetara sartu bazara, ez duzu zure daturik eman behar. Informazio horren egiazkotasunaren erantzukizuna zurea da. NASERTICek baldintza hori betetzen ez dela egiaztatzen badu, bidalitako informazio-eskaerari kasurik ez egiteko ahalmena du. Adin txikikoari ez zaio inola ere eskatuko familiako beste kide batzuen egoera profesional, ekonomiko edo intimitateari buruzko daturik, haien baimenik gabe.
NAVARRA DE SERVICIOS Y TECNOLOGÍAS SAU, BA31098064 IFK duena eta helbidea Orkoien kalea z.g., 31011, Iruñea (Nafarroa) duena —telefonoa: 848 420 500 eta helbide elektronikoa: info@nasertic.es.
NASERTICek datuak babesteko ordezkaria izendatu du, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Datu Digitalak Bermatzeko Lege Organikoan xedatutakoaren arabera. Haren eginkizun nagusiak izango dira, batetik, arduradunari informazioa eta aholkuak ematea Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren indarrez dagozkion betebeharrei buruz, eta, bestetik, aplikatu beharreko datuak babesteko araudian xedatutakoa betetzen dela gainbegiratzea.
Datuak babesteko ordezkariarekin harremanetan jartzeko: dpd@nasertic.es
Zure datuak legez, leialtasunez, gardentasunez, modu egokian, bidezkoan, mugatuta, zehaztasunez eta eguneratuta tratatzen ditugu. Hori dela eta, zentzuzko neurri guztiak hartzeko konpromisoa hartzen dugu, datuak okerrak direnean, horiek lehenbailehen kendu edo zuzen daitezen.
Hau da zure datuen tratamendurako oinarri juridikoa:
Hirugarrenen datuak ematen badituzu, datuen titularrek datu horiek jakinarazteko emandako baimena aitortzen duzu edo, hala badagokio, haien legezko ordezkari zarela aitortzen duzu. Horrek erantzukizun guztietatik salbuesten du NASERTIC.
Datu-kategoria hauek tratatzen ditugu:
Datuak ez zaizkie hirugarren batzuei lagako, non eta ez dagoen legezko betebeharren bat edo beharrezkoa ez den tratamenduaren helburua betetzeko. Kasu horietan, zure datuak hauei laga ahal izango zaizkie:
Eskubidea | Edukia | Arretarako bideak |
Sartzea | NASERTIC zure datu pertsonalak tratatzen ari den jakiteko eskubidea duzu. | |
Zuzentzea | Zure datuak zuzendu ahal izango dituzu zuzenak ez badira. | |
Ezabatzea | Zure datuak ezaba daitezen eskatu ahal izango duzu. | |
Aurka egitea | Zure datuak tratatzeari uzteko eska dezakezu. | |
Tratamendua mugatzea | Zure datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu: | |
ü Zure datuen zuzentasunaren aurkaratzea egiaztatzen den bitartean. | ||
ü Tratamendua legez kanpokoa denean eta datuak ezabatzearen aurka egiten duzunean. | dpd@nasertic.es | |
ü NASERTICek zure datuak erabili behar ez dituenean, baina zuk behar dituzunean erreklamazioak aurkezteko edo babesteko. | C/ Orcoyen s/n, 31011, Pamplona (Navarra). | |
ü NASERTICen interes legitimo bat asetzeko zure datuak tratatzearen kontra zaudenean, interes hori zure eskubide eta askatasunen gainetik dagoen egiaztatzen den bitartean. | ||
Eramangarri izatea | Eman dizkiguzun datu pertsonalak eta NASERTICekin duzun kontratu-harremanetik lortu diren datuak formatu elektronikoan jaso ahal izango dituzu, baita zuk nahi duzun beste erakunde baten aurrean tramitatu ere. | |
Zure eskaerari behar bezala erantzun ez zaiola uste baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Agentziara (www.agpd.es) jo dezakezu eta erreklamazioa aurkeztu. | ||
Zure eskubideak baliatze aldera, zure NANaren kopia edo zure nortasuna egiaztatzeko beste dokumentu baten kopia erantsi beharko diozu eskaerari. | ||
Eskubide horiek baliatzea doakoa da. |
NASERTICek jakinarazten dizu Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betetzen duela eta ez duela SPAM jardunik egiten. Hori dela eta, zure posta elektronikoa edo telefono mugikorra merkataritza-helburuekin erabiltzeko baimena eskatuko dizu unean-unean, beharrezkoa bada.
NASERTICek bere pribatutasun-politika edo bere zerbitzuen erabilera-baldintzak aldatzeko eskubidea du, indarrean dagoen legeriara egokitzeko arrazoiak tarteko edo beste arrazoi batzuk tarteko; hori gertatzen denean, edozein aldaketaren berri emango dizugu, eta gure politikaren bertsiorik berriena berriro irakurtzeko eta, hala badagokio, onartzeko eskatuko dizugu. Jasotako datu pertsonalen erabateko konfidentzialtasuna eta pribatutasuna bermatzen da. Hori dela eta, segurtasun-neurriak hartu dira, datuak baimenik gabe aldatzea, galtzea, tratatzea edo eskuratzea saihestu dadin eta, hartara, haien integritatea, erabilgarritasuna eta segurtasuna berma dadin. Hala ere, NASERTIC ez da izango datu pertsonalen inguruan sor daitezkeen gorabeheren erantzule, baldin eta datu horiek eraso baten ondorioz edo sistemetara baimenik gabe sartzearen ondorioz lortzen badira —halako moldez non ezinezkoa izan den erasoa edo baimenik gabeko sarrera detektatzea edo galaraztea, nahiz eta egungo teknologiaren araberako neurriak hartu—.
Azken eguneratzea: 2023ko maiatzaren 30a.