Skip to main content

Digitalizazioaren sariak

2023ko edizioa

 
 

Digitalizazioari ematen zaizkion IRIS sariek lehen 5 irabazleak dituzte

150 pertsona baino gehiago bildu dira IRIS Sarien I. ekitaldian. Ekitaldi horretan, 2023. urtean Nafarroan digitalizazioaren arloan egin diren ekimen eta proiekturik onenak saritu dituzte. Parte hartu duten 61 hautagaien artean hauek izan dira 5 proiektu irabazleak: Nexxyo Labs, Human AI eta DATAI, Los Jabones de Montse, Mutua Navarra eta Once. Zorionak!

 

 
DEITU
IRIS Nafarroako Berrikuntza Digitalaren Gunea DEITU dute, Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren bidez, eta Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioarekin elkarlanean.

BULTZATZAILEA:

LAGUNTZAILEA

5 kategoria, 5 sari

IRIS saria Enpresa Digitalizatuari

NEXXYO LABS

Gaming- eta industria-sektoreetan blockchain gisako teknologia disruptiboetan oinarritutako negozio-sorkuntzarako gune bat sortzeagatik. Halaber, I+G+Baren eta etengabeko prestakuntzaren alde egindako apustu argi, irmo eta errealagatik nabarmentzen da. 

IRIS saria Lankidetza Proiektu Digitalari

HUMAN AI Y DATAI

Adimen artifizialean oinarrituta eta testu idatzietatik abiatuta nortasuna eta konpetentzia sozioemozionalak ezaugarritzeko soluzio bat sortu eta diseinatzeagatik, ikastetxeekin eta prestakuntza- eta enplegu-erakundeekin batera. Balorazio-metodo tradizionalen alternatiba izango da, eta autopertzepzioko eta gizarte-desiragarritasuneko alborapenak saihestuko ditu.

IRIS saria Merkataritza Digitalizatuari

LOS JABONES DE MONTSE

Negozio-eredu tradizional bat mundu digitalera egokitzeagatik. Sistema digitalen erabileran nabarmentzen da, bai prozesu osoko trazabilitatea kudeatzeko —horrek produktua merkaturatzea dakar—, bai erabiltzailearen ezagutza eskuratzeko eta ezagutza horretan oinarrituta elkarreragiteko.

IRIS saria Erakunde Publiko Digitalari

MUTUA NAVARRA

Diagnostiko zuzenagoak lortzen dituen sistema digitala ezarri eta erradiologia-zerbitzuak goitik behera aldatzeagatik. Horri esker, pazienteen bizi-kalitatea hobetu da, diagnostikoaren eta tratamenduaren arteko denborak murriztu dira eta okerreko diagnostiko baten ondorioz gerta daitezkeen tratamendu desegokiak murriztu edo ezabatu dira. 

IRIS saria Hirugarren Sektoreko Digitalizazioari

ONCE

Ahots bidezko sinadura biometrikoko plataforma digitala gisako ekintzei esker pertsona itsuen bizi-kalitatea hobetzeagatik. Plataforma horrek ikusmen-urritasuna duten pertsonei beren ahotsa erabiliz dokumentuak sinatzeko aukera ematen die, balio juridiko osoarekin.

Ikusi nola joan den gala

Gala nolakoa izan den jakin nahi duzu?

 

Horrelakoa izan zen gala