Skip to main content

Zer da EDIH

EDIH: European Digital Innovation Hubs

"Europar Komisioak, ""Europa Digital"" programaren barruan, Nafarroako Berrikuntza Digitalaren Gunea hautatu du European Digital Innovation Hubs-eko lehen sarean parte hartzeko. 

Parte-hartze honek, IRIS Eraldaketa Digitalaren sustatzaile moduan eragitea ahalbidetzen du, Europako, Espainiako eta Nafarroako enpresa eta entitate publikoei Adimen Artifiziala, Superkonputazio eta Zehaztasuneko Medizina Pertsonalizatuaren inguruko zerbitzuak eskainiz.

"Nork osatzen du IRIS EDIH-ren partzuergoa? "

IRIS Partzuergoaren buru Nafarroako Gobernua da, eta bertan parte hartzen dute eskualdeko berrikuntza-ekosistemako eragile garrantzitsuenek, unibertsitateak, teknologia- eta ikerketa-zentroak, IKT hornitzaileak, elkargo profesionalak eta sektoreko enpresa-elkarteak eta klusterrak barne.

Zehazki, IRIS EDIH 22 onuradunek eta 3 erakunde elkartuk osatzen dute. Izaera bereziko digitalizazio-zerbitzu aurreratuak ematen dituzte. Zerbitzu hauek merkatuan iada existitzen direnen osagarriak dira eta bat datoz Europako Programa Digitalarekin, 2030eko Nafarroako Estrategia Digitalarekin, Nafarroa Pertsonalizatzen estrategiarekin eta S4 eskualdeko espezializazio-estrategiarekin. Hauek dira entitateak:

Onuradunak

ADItech
AIN
ATANA
Cámara Navarra
CEIN
CEN
CITI Navarra
CNTA
COIINA
DINABIDE
ECONET
Functional Print Cluster
INTIA
Lurederra
NAGRIFOOD CLÚSTER
NAITEC
Nasertic
Navarrabiomed
Tracasa global
Tracasa instrumental
Universidad de Navarra UNAV
UPNA

 

Bazkideak

Gobierno de Navarra
Servicio Navarro de Salud
SODENA

Helburuak

Digitalizazioaren bidez Nafarroako ETEen eraldaketa digitala bizkortzea, eta eskualdeko industria-lehiakortasuna handitzea.
Nafarroako administrazio publikoen garapena sustatzea digitalizazio maila handiagotuz. Baita, 2030eko Estrategia Digitalean eta Nafarroako Medikuntza Pertsonalizatuaren Estrategia Integralean (Personaliza Navarra) jasotzen den bezala, 2030ean Nafarroa MPP-ean liderra izaten lortzea.
Gizarte digital aurreratua ahalbidetuko duten teknologien ezagutza handiagoa sustatzea.
Aurrerapen teknologikoaren buru izatea, teknologia digitaletan oinarritutako bikaintasuneko ikerketa eta berrikuntza sortuz.
Enpresa-ekimena bere etapa guztietan garatzen laguntzea.
Europako beste eskualde batzuekin eta beste hub aitzindari batzuekin lankidetzak erraztu eta garatzea.

Espezialitate teknologikoak

Inteligencia Artificial

Adimen artifiziala

Inteligencia Artificial

Superkonputazioa

Inteligencia Artificial

Zehaztasuneko Medikuntza Pertsonalizatua

Zerbitzuak

IRIS EDIHek irabazi asmorik gabe balio handiko azpiegitura, aholkularitza, prestakuntza, espazio eta zerbitzuak eskaintzen ditu, ETEen, administrazioaren eta gizartearen berrikuntza eta digitalizazioa sustatzeko asmoz. Eraldaketa digital honek industriaren lehiakortasunean, erakunde publikoen digitalizazio-mailaren hazkundean eta, azken batean, gizartearen ongizatean eragin zuzena dauka.

IRISen aktibo nagusia bere bazkideak dira, industriek dituzten erronken araberako zerbitzu-eskaintza integrala eskaintzen laguntzen dutenak, jada badauden merkataritza-zerbitzuen osagarriak izanik.

IRIS EDIHren eta Espainiako eta Europako beste EDIH batzuen arteko lankidetzari esker, enpresek praktika eta joera digital onenak eta puntako teknologiak eskuratu ahal izango dituzte eskualdean, estatuan eta Europan.

Europako Batzordeak finantziazioaren % 50 ematen du ""DIGITAL"" programaren bidez. Beste %50a, estatu kide edo/eta eskualde bakoitzaren bidez bete ahal izango da.

Zerbitzuen katalogoa

IRIS EDIHren zerbitzuak hainbat kategoriatan egituratzen dira, sektorearen eta heldutasun digitalaren mailaren arabera,  enpresen beharretara egokituz .

  • Esperimentazioa eta saiakuntza, AIN buru izanik.
  • NUPek zuzendutako prestakuntza eta talentua.
  • Nafarroako Ganberak zuzendutako finantzaketarako sarbidea.
  • Berrikuntza, ekintzailetza eta networking-eko ekosistemetarako sarbidea, CEIN buru delarik.
  • Digitalizazioaren bidezko Doitasunezko medikuntza pertsonalizatua, UNAV buru duena.

 

Zerbitzuen katalogoa

Zerbitzuen aurkezpen-ekitaldia

Azpiegiturak eta ekipamendua

IRIS LAB

IRIS Lab eskualdeko digitalizazioaren eskaintza eta eskaera leihatila bakarraren kontzeptupean konektatzeko pentsatutako eremua da. Gaur egun proiektu fasean dago eta NUPeko El Sario eraikinean kokatuko da. Esperimentazio, networking-a eta frogapenerako azpiegiturak, ekipamenduak eta espazioak izango ditu (1.200 m2 inguru).

SIESS, ekipo eta azpiegitura zientifikoen sistema partekatua, 2017an sortu zen, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, eta Nafarroako I+G+B agenteek eskura dituzten azpiegitura eta ekipo zientifikoen ezagutza handitzeko eta erabilera partekatua sustatzeko ekimen kooperatiboa da.

SIESen dagoeneko 12 erakundek partekatzen dute, 1.200 ekipamendu eta azpiegitura baino gehiago izanik, eta horietatik 100 inguru eraldaketa digitalerako sailkatuta eta etiketatuta daudelarik.

Aliantzak eta lankidetza

Mapa de alianzas europeas IRIS EDIH

EDIHek eskualde-presentziaren onurak eta Europa osorako 200 hub baino gehiagoko sarearen aukerak konbinatzen dituzte. Nafarroak 80 ekimen, proiektu eta sare baino gehiagotan parte hartzen du Europan eta Espainian.

Kontsultatu IRISek zein EDHrekin dituen lankidetza-hitzarmenak:

LOGO PAÍS REGION EDIH
crowdinmotion Austria Viena CROWD IN MOTION
dihnamic France New Aquitaine DIHNAMIC
edih-aics Germany Karlsruhe EDIH-AICS
smarthealth Greece Crete SMART HEALTH
digiagrifood Greece Xanthi DIGIAGRIFOOD
ER2Digit Italy Emilia Romagna ER2Digit Emilia Romagna Ecosistema Regionale di Innovazione digitale
edihlv Latvia Riga EDIHLV
EDIH-SNL Netherlands North Brabant EDIH-SNL
digi-si Slovenia Maribor DIGI-SI
INNDIH Spain Valencia INNDIH
Spain Cantabria CANTABRIA DIH
TECH4EFFICIENCYEDIH Spain Extremadura TECH4EFFICIENCYEDIH (T4E)
DIH4CAT Spain Cataluña DIH4CAT
AGROTECH Spain Andalucía AGROTECH
DATALIFE Spain Galicia DATALIFE

Gaurkotasuna

Más de mil empresas navarras se han beneficiado de los servicios del Polo IRIS en 2024 #IRISEDIH

La Comisión Rectora y el Plenario del Polo IRIS analizó este martes las acciones realizadas por la entidad en 2024. Además del apoyo ofrecido a empresas, más de 6.100 personas han participado en sus actividades formativas.

La red de EDIH de España refuerza su estrategia conjunta para acelerar la transformación digital de las pymes. #IRISEDIH

Hace unos días tuvo lugar en Gijón el Tercer Encuentro Nacional de European Digital Innovation Hubs (EDIH) de España con la asistencia de representantes de la práctica totalidad de los veinticinco EDIH nacionales.

Baliabideak

Edih komunikazio-baliabideak
Iris Edih 2024 jarduera-txostena
EDITHen komunikazio-baliabideak
Nafarroako enpresetan talentu digitaleko profilak identifikatzeko azterketa (Espainia)
4.0 elikagaien kalitateari eta segurtasunari buruzko txostena,

bultzatua:

Logo Gobierno

Koordinatua:

Logo ADITECH

finantzatzailea:

EU ENGLogo EDIH

This project has received funding from the European Union’s Digital Programme under grant agreement No 101083411. Views and opinions expressed are however those of the author(s) only and do not necessarily reflect those of the European Union (DGCNECT). Neither the European Union nor the granting authority can be held responsible for them

 

kofinantzatzailea:

Logo EUGobierno de NavarraLogo EQIPlan recuperación y Transformación

IRIS EDIH esta financiado por la Unión Europea (Next Generation EU) a través del Programa de Apoyo a los Digital Innovation Hubs (PADIH)