Skip to main content

Lege oharra

"Ongi etorri gure web-gunera, eta mila esker gure web-guneko lege-baldintzak irakurtzeko duzun interesagatik. Badakigu seguraski gai hau ez dela zure gairik gogokoena, baina garrantzitsua da erabiltzaileen eta gure enpresaren —web-gune honen arduraduna den aldetik— arteko harremanak definitzen dituzten legezko terminoei eta baldintzei buruzko informazio guztia jakitea. Erabiltzaile gisa, eta nabigatzen jarraitu aurretik, garrantzi handikoa da termino horiek ezagutzea. 

 

 NAVARRA DE SERVICIOS Y TECNOLOGÍAS SAU enpresa gara (aurrerantzean NASERTIC), Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren taldeko kidea, Nafarroako Gobernuko erakunde instrumentala, Administrazio Publikoen eta haien mendeko erakunde, sozietate edo entitateen zerbitzuan diharduena. Web-gune honen arduradun garen aldetik, gure konpromisoa da gure erabiltzaileen informazioa berme osoz prozesatzea eta datu pertsonalen bilketa eta erabilera arautzen duten Espainiako eta Europako betekizunak betetzea. 

Horrenbestez, web-gune honek zorroztasunez betetzen ditu pertsona fisikoak babesteari buruzkoa Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua (PFBE) eta Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea (IGMEZL edo IGZL). 

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluari jarraituz, NASERTICen identifikazio-datuak azaltzen dira ondoren: 

  • Titularra: NAVARRA DE SERVICIOS Y TECNOLOGÍAS SAU
  • IFZ: A31098064
  • Helbidea: Orkoien kalea z.g., 31011, Iruñea (Nafarroa)
  • Telefonoa: +34 848 420 500
  • Helbide elektronikoa: info@nasertic.es
  • Erregistro-inskripzioa: Nafarroako Merkataritza Erregistroan inskribatua, 91 liburukia, 76. folioa, NA-1730 orria.

NASERTIC da web-gune honen ustiapen-eskubideen titular bakarra. NASERTICek web-gune honen ondoriozko jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztiak ditu, eta, eskubide horiek erabili nahi izanez gero, NASERTICen berariazko baimen idatzia beharko da. Eskubide horretan barne hartzen dira web-gunearen kanpoko itxura (“look and feel”) zein web-gunearen edukiak —web-gune honen bidez edozein formatutan barne hartu eta banatzen diren edukiak—, kodea, diseinua eta nabigazio-egitura. 

NASERTIC ® marka komertzial izendatzaile bat da (M2975971), baita marka mistoa bat ere (M3022829). Biak daude Patente eta Marken Espainiako Bulegoan erregistratuta eta, hartara, soilik haren titularraren esku dago bi marken erabilera eta ustiapena. 

NASERTICek, noiznahi eta aldez aurretik jakinarazi gabe, aldaketak eta eguneratzeak egin ahal izango ditu bere web-guneko informazioan edo web-gunearen konfigurazioan edo aurkezpenean. NASERTICek ahalegin guztiak egiten ditu web-gune honen bidez ematen den informazioa argia, ulergarria eta egokia izan dadin, baita ahal den heinean akatsak saihestu daitezen eta, hala badagokio, konpon edo egunera daitezen. Hala ere, NASERTICek ezin du bermatu akatsak egongo ez direnik, ezta informazioaren edukia guztiz eguneratuta egongo denik ere. 

NASERTIC ez du, inola ere, erantzukizunik izango ez badira betetzen hornitzaileek edo kolaboratzaileek emandako irudien eta argazkien egileen jabetza intelektualaren eskubideak, pentsatzekoa baita irudien eta argazkien titularrek hornitzaile horiei behar bezala laga dizkietela irudi eta argazki horien gaineko ustiapen-eskubideak.

Erabiltzaileak, web-gune honetara sartze hutsagatik —bertara sartu den modua edozein izanik ere—, web-gunearen erabilera-erregimena ezartzen duten baldintza hauek onartzen eta betetzen ditu. Titularrak baldintzak noiznahi aldatzeko eskubidea du, eta azken eguneratzean argitaratutako baldintzak izanen dira bisita bakoitzean aplikatzekoak. Erabiltzaileak baldintza hauek guztiak onartzen ez baditu, ez du web-gune honetara eta bertan dauden eduki eta zerbitzuetara sartzeko baimenik, eta berehala atera beharko du web-gunetik. Baldintza hauek, era berean, web-guneko titularrak bidal ditzakeen komunikazio eta buletinetan zabaldu eta aplikatu ahal izanen dira; hortaz, erabiltzaileak baldintza hauek onartu beharko ditu horietara sartzeko eta/edo horiek erabiltzeko. 

NASERTICek erabiltzaileak aldi baterako edo behin betiko baztertzeko eskubidea du, kasu hauetakoren batean: 

Erabilera-baldintza orokor hauetako edozein ez betetzeagatik. 

Legeak, morala eta ordena publikoa ez betetzeagatik.

www.nasertic.es” da NASERTICen web-gune ofiziala, eta erabiltzeak bertan aurkituko du gure enpresari buruzko informaziorik onena. 

Gure web-gunean ezagutu ahal izango duzu zer zerbitzu eskaintzen ditugun, zein diren gure negozio-lerroak eta gure zerbitzu-katalogoa. Bertan, albiste interesgarriak aurkituko dituzu eta produktuak eta zerbitzuak kontratatzeko lizitazioak ezagutu ahal izango dituzu. Gainera, gurekin harremanetan jartzeko aukera izango duzu, “ info@nasertic.es” helbide elektronikoaren bidez. Dena dela, guk izango dugu aurrekoekin zerikusia duten edo ez duten beste eduki eta esteka batzuk eskaintzeko eskubidea."

Irakur dezakezu zer datu biltzen ditugun eta nola tratatzen ditugun, baita datuak babesteko gure politika ere.

Debekatuta dago web-guneko orri bat “www.nasertic.es” web-gunearen titularrarena ez den web-gune bateko leiho batean aurkeztea, «framing» deituriko teknikaren bidez, baldin eta NASERTICen berariazko baimenik ez badu. 

Debekatuta dago “www.irisnavarra.es” web-gunearen bidez zabaldutako edozein motatako eduki beste web-gune batean sartzea «in line linking» deituriko teknikaren bidez, baldin eta NASERTICen berariazko baimenik ez badu. 

Beste web-gune batzuetan “www.irisnavarra.es” web-gunearen web-orri nagusira edo, hala badagokio, web-gunearen barruko beste edozein orritara (“deep link”) bideratzen duten hipertestuko estekak (hiperestekak) ezartzeko baimena ematen da, baldin eta orri horiek leiho oso batean eta bakoitza bere IP helbideen pean agertzen badira, eta bere gain hartzen badute web-gunerako hiperesteka ezartzean dagokion erantzukizun eta arrisku osoa.

Erabiltzaileek konpromisoa hartzen dute NASERTICek bere web-gunearen bidez eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuak behar bezala erabiltzeko, eta, hartara, ez erabiltzeko: (I) jarduera bidegabeetarako, legez kanpokoetarako edo fede onaren eta ordena publikoaren aurkako jardueretarako; (II) izaera arrazista edo xenofoboa duten, legez kanpoko pornografikoak diren, terrorismoaren apologia egiten duten edo giza eskubideen kontrakoak diren edukiak edo propaganda hedatzeko; (III) NASERTICen edo haren hornitzaileen sistema informatikoetan kalteak eragiteko; (IV) NASERTICen sarean birus informatikoak edo kalteak eragin ditzakeen beste edozein sistema sartzeko edo zabaltzeko; edota (V) baimendu gabeko edukien deskonpilazio- edo deskodetze-teknikekin zerikusia duten jarduerak garatzeko. 

Erabiltzaileak edo Interneteko beste edozein erabiltzailek baldin badaki web-gunean eduki edo zerbitzu bidegabeak, kaltegarriak, iraingarriak, bortitzak edo moralaren kontrakoak erakusten direla edo esteka bidez lotutako web-guneek eduki hori duten web-orrietara igortzen dutela, NASERTICekin harremanetan jarri beharko du —lege-ohar honetan adierazitako helbide elektronikoan— eta, beharrezkoa bada, bere burua behar bezala identifikatu beharko du eta legez kontrakotzat edo desegokitzat jotzen dituen edukiak edo zerbitzuak deskribatu. Jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen gisako eskubideak urratzen direla irizten bazaio, urratutako eskubidearen titularraren datu pertsonalak ere aurkeztu beharko dira, baldin eta pertsona hori jakinarazlea ez den beste pertsona bat baldin bada. Halaber, jakinarazleak eskubideen titularraren legitimazioa egiaztatzen duen titulua eta, hala badagokio, titularraren kontura jarduteko ordezkaritza-titulua aurkeztu beharko ditu —titularra jakinarazlea bera ez bada—, baita erreklamazioan jasotako informazioa zehatza dela adierazten duen berariazko aitorpena ere. 

Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko Legean xedatutakoaren arabera, NASERTICek klausula honetan aurreikusitako jakinarazpena jasotzeak ez du esanahi jakinarazleak adierazitako jarduerak eta/edo edukiak benetan ezagutzen dituela. 

NASERTICek ez du inola ere bermatzen eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuen zehaztasuna, edukia, integritatea, legezkotasuna, fidagarritasuna, gaurkotasuna, egiazkotasuna, zorroztasuna, funtzionamendua edo erabilgarritasuna, eta ez du eduki eta zerbitzu horien gaineko erantzukizunik beregain hartzen, ezta, hala badagokio, sor daitezkeen kalteen gaineko erantzukizunik ere. Eskaintzen den informazioak izaera informatzaile hutsa du eta ez da ezeren adierazle. Aurrez esandako guztia aplika dakioke titularrarenak ez diren edo web-gune honetan ostatatuta ez dauden estekei, edukiei eta iritziei. Izatez, eduki eta web-gune horien titularrei dagokie haien gaineko erantzukizuna. Era berean, NASERTIC ez da eskainitako edukien erabilera desegokien erantzule izango, eta ez du horren gaineko erantzukizunik izango. 

 

NASERTIC ez da edukien kalitatearen, fidagarritasunaren, zehaztasunaren edo zuzenketaren ondorioz gerta daitezkeen erreklamazioen erantzule zuzena edo subsidiarioa izango.

"

NASERTICek programak aldatzeko eskubidea du, baita emandako datuak sistematizatzeko eta sarrera- eta transmisio-ezaugarri teknikoak finkatzeko eskubidea ere. Aldaketa horiek aurreko bertsioekin bateragarriak ez direnean, NASERTICek bere web-gunearen bidez emango du horren berri. Era berean, aldaketa teknikoak edo matxurak direla eta, zerbitzuaren zati bat edo osorik eteteko eskubidea izango du. Nolanahi ere, eten hori aldez aurretik jakinarazi beharko du bere web-gunearen bidez, ahal bada, edo horretarako gaitutako beste edozein bitartekoren bidez. 

NASERTIC saiatuko da, ahal den heinean, erabiltzaileak web-guneko orrietan nabigatzean erabiltzen dituen euskarri teknikoen segurtasun informatikoa zaintzen. Hala ere, Internet baliabide segurutzat hartu ezin denez gero, NASERTICek ezin du bermatu hirugarrenek sartutako birusik edo bestelako elementu kaltegarririk ez dagoenik eta sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan edo web-gune hau bisitatzen duen erabiltzailearen fitxategietan kalteak edo aldaketak eragin ez ditzaketenik. Horrenbestez, NASERTIC ez da elementu horiek erabiltzaileari edo hirugarrenei eragin diezaieketen kalteen eta galeren erantzule izango. 

Une honetan ezarrita dagoen sistema eragilea ez da NASERTICen erantzukizuna, ezta haren funtzionamendu txarraren ondorioz sor daitezkeen ondorioak ere. 

NASERTICek bere web-gunean egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea du, aldez aurretik jakinarazi gabe. Web-gunearen bidez ematen diren edukiak eta zerbitzuak aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango ditu, baita eduki eta zerbitzu horiek bere web-gunean aurkezteko edo kokatzeko modua ere.

NASERTIC ez da web-gunearen mende ez dauden eta NASERTICek kudeatzen ez dituen eduki, informazio eta irudien erantzule, nahiz eta web-gunean agertzen diren NASERTICek sinatutako edozein hitzarmenen indarrez."

NASERTICek aurreko baldintzen ez-betetzea jazarriko du, baita bere web-gunea debekatuta dagoen moduan eta behar ez bezala erabiltzea ere, eta, horretarako, zuzenbidean dagozkion ekintza zibil eta penal guztiak baliatuko ditu."

Ohar honetako klausularen bat edo haren zatiren bat baliogabetzat jotzen bada, ez du eraginik izango gainerakoen balioan."

Web-gune honen inguruan eta bertan eskaintzen diren edukien inguruan sortzen den edozein auziri Espainiako legea aplikatuko zaio. Aldeek erabaki dute Iruñeko epaitegi eta auzitegien mende jartzea, eta egoki lekiekeen beste edozein foruri berariaz uko egitea.