Skip to main content

Spain Living Lab Turismo

Spain Living Lab Turismo

Turismo-sektore ekonomikoaren ikuspegi berria

Turismo-sektorearen paradigma ekonomikoa iraultzea, adimen artifizialean oinarritutako eredu bat hartuz.

Turismoaren eredu ekonomikoa adimen artifizialean oinarritutako eredu bihurtzea.

SPAIN LIVING LAB proiektua I+Gko eta turismoko bi HERRI-HELBURUTAN egituratzen da, eta helburu horien inguruan biltzen dira enpresa-ehunean integratutako adimen artifizial disruptiboa sortzeko proiektuak.

Proiektuaren helburua da berrikuntza irekiko ekosistema birtual eta jasangarri bat abiaraztea. Ekosistema hori osatzen dute Living Labs erakundeek, Datu Espazioak eta bost helizeko I+G+B Hub-en sareak. Ekosistema hori enpresei zuzenduko zaie eta herrialdearen lurraldea egituratzen lagunduko du.

Kanarietako erkidegoa buru duen proiektu horretan, Nafarroak eta beste autonomia-erkidego batzuek elkarlanean parte hartzen dute: Andaluziak, Aragoik, Asturiasek, Gaztela Mantxak eta Balear Uharteek.

Ristra logos europa

2 ekintza-ildo Nafarroan

Spain Living Lab proiektu globalaren barruan, Nafarroak bi funtsezko jarduketa egingo ditu:

1. Ekintza-idola

Nafarroako turismoaren Data Hub-a:

Datu Espazioaren sorrera

EKINTZAK

01

Turismoaren eta turismo-sektore profesionalaren portaeran oinarritutako web analitikako eta pertsonalizazioko plataforma.

02

Nafarroako Turismo Behatokitik Nafarroako Turismo Data Hub-erako bilakaera.

Spain Living Lab proiektuak behar diren datuak eman nahi dizkie turistei eta sektore turistikoan lan egiten duten pertsonei, datuak pertsonalizatu ahal izan daitezen interesen, produktuen, zerbitzuen eta kasu bakoitzerako beharrezkoa den informazioaren arabera.

Horrek Nafarroako turismoa hobetu kokatuko du eta sektorean lan egiten dutenentzako hobekuntza ekarriko du.

Turismoaren Datu Espazioaren sorreran Nafarroak duen lidergoari esker, arlo horretan etorkizunean egingo diren aurrerapenen oinarriak finkatuko dira eta gutxieneko produktu bideragarria sortuko da.

2. Ekinta-ildoa.

Nafarroako turismoaren portaeraren adimen artifiziala sortzea teknologia disruptiboetarako

EKINTZAK

01

Adimen artifiziala zerbitzuen eta esperientzien salmenta hobetu dadin, ahots-morroien bidez.

02

Adimen artifiziala errealitate birtual bidezko murgiltze-jarduerak gara daitezen, helmuga aurkeztu eta saltzeko.

03

Adimen artifiziala simulagailu bat gara dadin, customer journey-aren proiekzioari eta bezero jasangarrien balio potentzialari begira.

03

Adimen artifiziala errealitate areagotua susta dadin, Nafarroako ostatuetan Guest Experience Cyborg-erako.

Adimen artifiziala zerbitzuen eta esperientzien salmenta hobetu dadin, ahots-morroien bidez

Ahots-morroien bitartez zerbitzu eta esperientzien salmenta hobetzen duten pilotuak prestatzea, esperientzia turistikoa Nafarroako turismoaren beharretara egokitu dadin. Hasieratik amaierara arte.

Adimen artifiziala errealitate birtual bidezko murgiltze-jarduerak gara daitezen, helmuga aurkeztu eta saltze aldera

Nafarroako turismo-helmugako esperientzien sorta sortzea, hiperrealismoko eta errealitate birtualeko formatuan oinarrituta, turismo-eskaera modu berritzailean erakartzea erraztu dezan.

Metabertsoan oinarritutako sistemak garatzea, turismo-helmuga aurkeztu dadin hipererrealismotik eta errealitate birtualetik abiatuta.

Bidaia-antolatzaileekin bat eginik lan egitea, turismo-helmuga merkaturatzeko eta aurkezteko ekintza adostuen bidez.

Turismo-helmuga bisitatzen dutenen interesei, gustuei eta lehentasunei buruzko informazioa lortzea.

Adimen artifiziala simulagailu bat gara dadin, customer journey-aren proiekzioari eta bezero jasangarrien balio potentzialari begira

Simulagailu birtual bat diseinatu, garatu eta abian jartzea, eredu prediktiboak parametrizatzeko aukera emango duena eta, hartara, lurraldearen turismo-gobernantzarako ezagutza emango duena.

Sakontasunez aztertu nahi diren eskaera-profil zehatzak finkatzea.

Adimen artifiziala errealitate areagotua susta dadin, Nafarroako ostatuetan Guest Experience Cyborg-erako

Errealitate areagotuko teknologian oinarritutako erabilera-kasuak definitu, diseinatu eta garatzea, Nafarroako ostatu-sektoreko profesionalen gaitasunak hobe daitezen.

Hautatutako erabilera-kasu bakoitzeko kostu/etekin ratiorako gadget teknologikorik egokienak baloratzea.

Proiektuan lagun dezaketen Nafarroako turismo-ostatuen inguruan pilotatzea.

Proiektuaren irismena beste erabilera-kasu batzuetara eta ostatu berrietara hedatzea.

Inpaktu ekonomiko eta soziala

SPAIN LIVING LAB proiektua jasangarri izateko sortu da.

Haren gobernantza-, gardentasun- eta kontrol-sistemak, eta, azken batean, haren izaerak eta morfologiak helburu jasangarri argia dute.

Ikuspegi sozialetik. Lurralde-huben egiturari esker, kalitateko enplegu egonkorra sortuko da talentua eta teknologia erakartzen duten hub horiek garatzen direneko inguruneetan.

Ikuspegi finantzariotik. Aurrekontuan esleitutako baliabideei esker, ikerketa-jarduerak diru-sarrerak eta baliabide ekonomiko berriak sortuko dira, aurrekontuaren oreka lortzen lagunduko dutenak.

Spain Living Lab ekitaldiak eta albisteak