Skip to main content

Zer da IRIS

  • IRIS Gunea,
    Nafarroan eraldaketa digitalaren eta berrikuntzaren
    LEIHATILA BAKARRA

  • Nafarroako Berrikuntza Digitalaren Gunea
    Premia bakoitzerako Gune bat dago

Leihatila bakarra

IRIS Gunea abiapuntua da, erreferentziazko lekua, eragiketen oinarria. Bertatik, enpresei, profesionalei eta, oro har, gizarteari berrikuntza eta eraldaketa digitaleko proiektuetan lagundu eta zuzenduko zaie eta aholkuak eta argibideak emango zaizkie.


IRIS GUNEA, NAFARROA DIGITALAGO baten sustatzailea

Nork osatzen du IRIS GUNEA

38

GUNEKO ERAKUNDEEN EKOSISTEMA

Nafarroako berrikuntza-ekosistemako erakunde publiko eta pribaturik garrantzizkoenak. Zuzendaritza Batzordeko kide dira: Nafarroako Gobernua, Iruñeko Udala, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nafarroako Unibertsitatea, NAITEC, AIN, Nafarroako Ganbera, NASERTIC, Animsa, ADItech, SODENA, CEIN eta Tracasa Global.

SUSTATZEN DU

ENPRESA PARTE-HARTZAILEAK

ACAN
ADItech
AIN
ANIMSA
ATANA
Ayuntamiento de Pamplona
Cámara Navarra
CEIN
CEN
CENER
Cima Universidad de Navarra
CITI Navarra
CLAVNA
CNAI
CNTA
COIINA
COIT
CSIC
DINABIDE
Enercluster
Functional Print Cluster
iCONS
INTIA
Lurederra
NAGRIFOOD CLÚSTER
NAIR Center
NAITEC
Nasertic
Navarrabiomed
NHC Navarra Health Cluster
Servicio Navarro de Salud
SODENA
Tracasa global
Tracasa instrumental
UNED
Universidad de Navarra UNAV
UPNA
142

0 km-ko zerbitzuak zuretzat

Enpresa eta profesionalak

Nafarroako edozein profesionalen premietara eta inguruabarretara egokitutako zerbitzu sorta zabala.

Helburua

Nafarroako enpresen lehiakortasuna areagotzea.

Gizartea, herritarrak

Online munduan sartzeko zerbitzu espezifikoak, baita berrikuntza digitalizazioaren arloko prestakuntza- eta sentsibilizazio-zerbitzuak ere.

Helburua

Nafarroako gizartea digitalizatuago bihurtzea

Administrazio publikoak

Administrazio publikoek herritarrei zuzendutako komunikazioen eta zerbitzuen digitalizazioa

Helburua

Herritarrentzako zerbitzugintza hobetzea

Enpresentzako eta profesionalentzako zerbitzuak

Zerbitzuak Nafarroako enpresa eta profesional guztiei zuzentzen zaizkie, haien heldutasun digitala eta tamaina edozein izanik ere.

Eskura ditugun zerbitzuetako batzuk oinarrizkoagoak dira eta beste batzuk aurreratuagoak; hona hemen adibide batzuk:

1. Presentzia digitalen aholkularitza eta garapena

Web-orriak, app-ak, sare sozialak, ecommerce, SEO, eta abar.

2. CRM-ERP, langilearen atariak

Prozesuak edo negozioak kudeatzeko plataformak.

3. Teknologia "disruptiboen" eskuragarritasuna

Blockchain, errealitate birtuala, metabertsoa, adimen artifiziala, superkonputazioa...

 

 

4. Berrikuntza digitalaren arloko prestakuntza

Formatu guztietan eta maila guztietarako

5. Esperimentazioa eta saiakuntza

Espazioak, azpiegiturak eta softwarea, testak egiteko.

6. Finantzaketa-iturriak ezagutzea eta eskuragarri izatea

Proiektu digitaletarako

Gunearen espezializazio-arloak

Gunearen bultzada estrategikoari esker, Nafarroa erkidego aitzindari gisa kokatu nahi da estatuan eta nazioartean espezializazio teknologikoko 5 arloren garapenean.

Bioteknologia eta biologia sintetikoa

Zibersegurtasuna

Datuen zientzia eta adimen artifiziala

Elementu konektatu seguru eta adimendunak

Doitasuneko medikuntza pertsonalizatua

Gizartearentzako eta herritarrentzako zerbitzuak

Guneak mundu digitalera sartzeko zerbitzuak eta digitalizazioaren arloarekin lotutako zenbait gairi buruzko prestakuntza- eta sentsibilizazio-zerbitzuak eskaintzen dizkie herritarrei.

Eskura ditugun zerbitzuetako batzuk oinarrizkoagoak dira eta beste batzuk aurreratuagoak; hona hemen adibide batzuk:

1. Prestakuntza oinarrizko konpetentzia digitaletan eta konpetentzia digital aurreratuetan

Ofimatikatik programaziora, formatu guztietan.

2. Prestakuntza arautua eraldaketa eta berrikuntza digitalean

Ikastaroak ezagutza-maila guztietarako, presentziala eta online

3. Etika eta lege-eskubideak digitalizazioan

Etikaren alderdiak, hala nola digitalizazioarekin lotzen diren lege-mugak.

Administrazio publikoentzako zerbitzuak

Guneak digitalizazioaren arloko zenbait alderdi errazten dizkie administrazio publikoei, besteak beste alfabetatzea, upskilling-a (hobekuntza) edo reskilling-a (trebetasun berriak eskuratzea).

Eskura ditugun zerbitzuetako batzuk oinarrizkoagoak dira eta beste batzuk aurreratuagoak; hona hemen adibide batzuk:

1. Prestakuntza oinarrizko konpetentzia digitaletan eta konpetentzia digital aurreratuetan

Ofimatikatik hasi eta programaziora bitartean, kudeaketa- eta komunikazio-sistemak barne.

2. Eraldaketa digitaleko eta berrikuntzako ereduak administrazioan

Eta horien aplikazioa administrazioaren prozesurik klasikoenetan.

3. Teknologia "disruptiboen" eskuragarritasuna

Hala nola Blockchain, errealitate areagotua, superkonputazioa eta abar, betiere zerbitzuak hobetzera begira eta zibersegurtasuna ahaztu gabe.

Gunean zerbitzuak homologatu dituzten enpresak

AIN
Anasinf
Artaiz asesoría tecnológica
Cámara Navarra
COIINA
Configee
Consorcio EDER
Entelgy
ESIC
Estudio Kentaro
FI-GROUP
Fundación industrial Navarra
iAR, INDUSTRIAL AUGMENTED REALITY S.L.
IMAGO INNOVATION
Inspiria
KOIOTE inteligencia industrial
Lab 66
Meta-Data
SGS Tecnos
Sploro
Zabala Innovation