Skip to main content

Homologatu zure zerbitzua

Poloaren bidez zerbitzu digitala eskaini nahi duzu?

Leku egokian zaude!

HOMOLOGATU ZURE ZERBITZUA


Zerbitzuak homologatzen ditugu, ez hornitzaileak

Lehenik eta behin, jakin behar duzu ez ditugula hornitzaileak homologatzen, zerbitzuak baizik; hortaz, 5 gauza ongi egiten badituzu, 5 gauza horietan homologatu ahal izango zara, eta Guneak zerbitzu horiek eskainiko dizkie laguntza aditua behar duten enpresei.

Zerbitzu homologatuen katalogoa

Homologatutako zerbitzu guztiak leku bakar batean bateratuko ditugu. Leku hori antolatuta eta kategorizatuta egongo da eta irisgarria izango da, enpresek zerbitzu horiek aurkitu eta eska ditzaten.

Eskaeren kudeaketa

Enpresa batek Gunean eskuragarri dagoen zerbitzu profesional bat (beraz, homologatua) eskatzen duenean, eskaintza eta eskaera bateratzeko prozesua jartzen dugu abian. Zerbitzu bat eskaintzen duen hornitzaile bat baino gehiago dagoenean, enpresak hautatzen du hornitzailea.

4

zure zerbitzu digitala homologatzeko funtsezko 4 alderdi

Zerbitzuak eskaintzeko betekizun guztiak betetzen al ditut?

Zerbitzuak homologatu nahi badira, abiapuntuko betekizun batzuk bete behar dira. Lehen urratsa da, dokumentazioa prestatzen hasi aurretik, betekizun horiek betetzen dituzula ziurtatzea.

Eskatzen didaten dokumentazioa aurkezten dut

Prozesuak proposatzen duzun zerbitzua behar bezala baloratzeko aukera emango duten zenbait dokumentu aurkeztea eskatzen dizu. Puntu hori funtsezkoa denez gero, argitasuna eta xehetasuna eskatzen dizugu.

Zerbitzu homologatua. Nire konpromisoak

Guneak zerbitzua onartzen badu, zerbitzua egitearekin lotzen diren zenbait konpromiso hartzen dituzu. Konpromiso horiek lotzen dira zerbitzuaren kalitatea bermatzearekin eta bezeroaren, Gunearen eta hornitzailearen arteko komunikazioarekin.

Zerbitzua urtez urte berritzea

Homologazioa urtebeterako egiten da; horrenbestez, homologazioarekin jarraitu nahi baduzu, berritu dadin eskatu beharko duzu. Era berean, urtearen barruan zerbitzua aldatzen bada, homologazioa eguneratzeko prozedura bete beharko duzu.

Gunean zerbitzuak homologatu dituzten enpresak

 Eulza Consultoría
 Intrepit
Adhoc Consultoría Informática
AIN
Anasinf
Artaiz asesoría tecnológica
Asigna Works
ATANA
Cámara Navarra
Centro Stirling
COIINA
Configee
Consorcio EDER
CONTIMARKU
Data Value Management
Dateando
Entelgy
ESIC
Estudio Kentaro
FI-GROUP
Formaciones TIC
Fundación industrial Navarra
Helphone
Human AI
i3Code Solutions
iAR, INDUSTRIAL AUGMENTED REALITY S.L.
IMAGO INNOVATION
Innokabi
Inspiria
Junna branding
Kodeo
KOIOTE inteligencia industrial
La Llorona
Lab 66
Lean Cleaning
Meta-Data
Muxunav
NAQUO S.L. (Grupo Axium)
Navartic
Negocios Inquietos
Ostiz sistemas audiovisuales
OUIPLAY
SGS Tecnos
Sploro
T-Systems
TedCas
TESICNOR
TICNA
TIGLOO
Veridas
Virtualan
Wikai
Zabala Innovation

Gidak, dokumentuak… Informazio guztia

Deskargatu zerbitzuak homologatzeko prozesuaren terminoak eta baldintzak
HOMOLOGATU ZURE ZERBITZUA

Zalantzak? Bidali zure galdera

 
 

Seguro que a estas alturas puede ser interesante enviarnos tu duda, sugerencia o planteamiento sobre el proceso de homologación. Nosotros lo estudiaremos con detalle y te daremos una respuesta clara.